PLATON
Platon Atenasen jaio zen, K.a, 427, urtean. Amak Periktione zuen izena eta Solon legegilearen familiakoa zen; aita, Ariston izenekoa, Kodro erregearen ondorengoa omen zen. Bi anaiek Glauko eta Adimanto zuten izena, eta Errepublika liburuan aipatzen ditu. Bi osaba, Karmides eta Kritias, oligarka handiki ospetsuak izan ziren, Platonen familia, beraz, entzute handikoa zen, eta ageri denez, politikarako zaletasuna leinutik zetorkion. Platon gazteak goi-mailako familia greko bati zegokion heziera izan zuen, eta arteak eta letrak ikasi zituen. Sokrates ezagutu ondoren, maisu izango zuenarekin ikasi omen zuen benetako jakinduriaren bidea.
Hogei urte zituenean
Sokrates ezagutu zuen, eta haren taldekide egin zen. Sokratesek ezin hobeto erabiltzen zituen erretorika eta elkarrizketa, baina garai hartako iritzi nagusien aurka, zuzentasun etikoa bilatu nahi zuen eta horixe zen haren jardunbidearen araua. K.a, 403. urtean, demokrazia berrezarri zen Atenasen, eta
epaitu eta heriotza-zigorra ezarri zioten Sokratesi, bi akusaziopean: atzerritar jainkoen aldeko sinesmena bultzatzea eta gazteria galbidean jartzea.
Gertaera horrek erabateko eragina izan zuen Platonen pentsamendu politiko eta filosofikoan. Izan ere, arazo politiko eta moralak bihurtu ziren haren gogoeta-gaiak. Une horretatik aurrera, gizarte-antolakuntza asmatzera egingo du, demokrazia-sistema ustela garbitzeko.
Sokrates kartzelan zegoela, behin baino gehiagotan proposatu zioten ihes egitea lagunek. Sokratesek uko egin zion proposamenari, eta arrazoiak ere eman zituen: bizialdi osoa eman zuen hiriaren esanak eta legeak bete behar zirela aldarrikatzen, eta horretan ere bete beharrekoak ziren, eta eta lagunen aurrean hil zen.
Honako aldi hauetan banatzen dira Platonen idazlanak, kronologia-ordenari jarraiki:
- Aro sokratikoko idazlanak. Sokratesen eraginpean sortutako idazkiak dira. Siziliara eginiko bidaia baino lehenago idatziak, K.a. 388-387 urte aurretik: Elkarrizketa gehienak ez dira emaitza zehatzetara iristen, eta esaera sokratiko ospetsuaren itzalpean geratzen dira: "Ezer ez dakidala besterik ez dakit",
ldazkiak: Apologia, Kriton, Protagoras, Karmides, Errepublikaren 1. liburua,
- Igaroaldiko idazlanak. Platon Sokratesen gerizpetik askatuz doa, eta bere doktrina ezagutarazten hasten da,
ldazkiak: Gorgias, Menon, Kratilo.
- Helduaroko idazlanak. lzkribu hauek, seguruenik, Siziliarako lehenengo eta bigarren bidaien artean idatzi zituen. Platonen doktrina bereizgarrienak aurkitzen ditugu idazki hauetan,
ldazkiak: Oturuntza, Fedon, Errepublika, Fedro.
- Zahartzaroko idazlanak. Elkarrizketa hauetako batzuk Siziliarako bigarren eta hirugarren bidaien artean idatzi zituen seguruenik; gainerakoak, hirugarren bidaiaren ondoren. Lan hauetan ikus daitekeenez, Platonen doktrina korapilatuz doa, eta gero eta abstrakzio-maila handiagoa du:
ldazkiak: Teeteto, Parmenides, Politikaria, Timeo, Kritias.
BIZITZA ETA IDAZLANAK

PLATONEN PENTSAMENDUA
1. Zer lortu nahi du Platonek?
Justiziaz antolatutako hiri ideal bat, Sokratesi gertatu zitzaiona berriro gerta ez dadin.
2. Zer esaten du Gorgiasen kontra?
Gorgiasek dio ez dagoela ezer unibertsalik, eta egotekotan ezi ndela ezagutu ezta irakatsi. Platonek, berriz, dio badaudela definizio unibertsalak (ideiak) eta horiek ezagut eta irakats ditzakegula.
3. Zer dira Ideiak?
Benetako errealitateak (definizio unibertsalak). Ez dira pentsamenduaren asmazioak, eredu aldaezinak, betierekoak eta perfektuak baizik. Gauzak izateko ideiak beharrezkoak dira. Nahiz eta gauza guztiak desagertu, ideiak mantenduko dira. Ideien mundua hierarkia baten mende dago.
Zientzia eta iritzia
Zientziak mundu ulergarria ezagutzeko balio du. Zientziaren mailarik gorena dialektika da, ongia bilatzen duelako.
Iritziak mundu sentikorra ezagutzeko balio du. Ezin dugu iritziaren bidez egia ezagutu, aldakorra delako.
-
Sofistak ez-jakintasunaren mailan daude.
-
Iritzia zentzumenen mailan dago.
-
Zientzia arrazoimenaren mailan dago.
Gure ez-jakinduriaren arrazoia ahulezia da, jakin-mina edo, Platonen esanetan, maitasuna ez dugulako. Edertasuna ezagutu nahi dugu, baina horretarako gogoak jarri behar dizkiogu, ahaleginak egin behar ditugu.Heziketa ez-jakintasunetik zientziara heltzeko bidea da, ongiara heltzeko.
Balioak ezagutzeko ez da balio teoria jakitearekin, birtutea (areté) baizik. Nahiz eta ahalegin guztiak egin, zientzia egiteko birtutea beharrezkoa da. Birtute hori ariman dago.
Ez-jakinduriatik ongiara pasatzeko sistema HEZKUNTZA da. Dialektika da honen azken pausua. Platonen esanetan, prozesu guztia da dialektika. Grekoentzat, hezkuntzari “paideia” deritzo.
Jakinduriak min egiten gaitu. Grekorren ustez, alderantziz da, jakinduriak zoriontasuna dakar.
Maitasuna objektua eta nire helburua lotzen duen indarra da.
Gainera, maitasunarekin ez da nahikoa, bertutea ere beharrezkoa da, baita jakinduria (ikasketak) ere. Hauek ikasten dira, bertutea ezin da ikasi eta maitasuna piztarazi daiteke. Bakarrik bertutea ditenak izango dira filoso gobernatzaileak. Artisauak plazerra bakarrik lortu nahi dute. Platonen ustez, ezagutzea gogoratzea da.
ARIMAREN FUNTZIOAK
GIZARTE KLASEAK
BERTUTEAK
AARRAZIONALA
FILOSOFO GOBERNATZAILEAK
ZUHURTZIA
SUMINEZKOA
ZAINTZAILEAK
SENDOTASUNA
OLDARKORRA
ARTISAUAK
NEURRITASUNA
