top of page
FILOSOFO PITAGORIKOAK
Pitagoras K.a. 530 inguruan jaio zen, Samos uhartean. Ekialdeko irakaspenak bereganatu zituen. Elkarte edo komunitate bat sortu zuen jarraitzaileekin batera, pitagorikoak izenekoa.
Pitagorikoek gorpuzdunak ez diren izakiak (zenbakiak eta irudi geometrikoak) asmatu zituzten eta haien ustez, unibertsoko izaki guzti-guztiak formula matematikoen bidez azal daitezke. Beraz, pitagorikoen doktrinaren arabera, matematikaren printzipioak izakien printzioak berak dira, eta zenbakiek eratzen dute unibertsoaren izaera.
Eskola pitagorikoak arlo erlijioso eta politikoan ere jardun zen. Hilezkortasuna eta transmigrazioa aldarrikatu zituen, baita ezagutzaren bidezko garbitzapena aldarrikatzen zuten ere.

bottom of page