FILO SOFIA
MAITASUNA JAKINDURIA
MAITASUNA. Ortega y Gasset: “una gilipollez transitoria”. Falta zaiguna bilatzen du (plazerra…). Filosofoei falta zaiena jakinduria da (ez ezagutzak).
JAKINDURIA. Mundua ulertzeko behar dute. Grezian ez zegoen horrelako jakinduriarik, baizik eta mitoak. Baina mitoak ez dira baliagarriak mundua azaltzeko. Filosofoek egi bat lortu nahi dute, egia fidagarria.
MITOAK. Mundua ulertzeko sortu zen lehenengo sistema, narrazio fantastikoetan zetzana. Hemendik erlijioak sortu ziren. Fenomeno bat azaltzeko Jainkoak eta patua (hado) erabiltzen zuten. Jainkoak patuaren mendean zeuden. Patua betebeharreko legea traszendentala da. Jainkoen borondatea, berriz, kontingentea da.
LOGOS. Hitza, arrazoia. Mitoa ez zen nahikoa honezkero. Betebeharrezko lege naturala da logos. Fenomenoak ulertzeko lege naturalak ezagutu behar dira, erantzun logikoa lortzeko.
Filosofia k.a. VI. mendean Grezia Handian sortu zen. Zergatik?
-
Arrazoi epistemologikoa. Mitoak ez ziren erabilgarriak eta zerbait sortu behar zuten mundua era logikoan ulertzeko.
-
Arrazoi geografikoa. Aintzinako Grezian ere mitoak erabiltzen zituzten. Beste herri askok bezela, grekoek erlijioak araututako gizarte batean bizi ziren. Egia esan grekoek ez zuten apaiz kastarik. Ez Egipton edo Babilonian zegoenaren parekoa, behintzat. Baina orakuloak, sakrifizioak, prozesioak etabarrekoak sekulako eragina zuten grekoen bizitzan. Irudika ezazu Atenas: ziurrenik Akropolisa etorri zaizu burura. Akropolisa tenpluz osaturiko gunea da, hiriko erdi-erdian, tontor baten gainean dagoena. Beraz, sinbolikoki zein literalki hiriaren erdigunea da. Eta erdigunean ez zuten edozein modutako eraikinik jarriko, benetan garrantzi handikoa baizik. Ezagutzen ditugun jainko-jainkosek osatutako mitologia grekoen erlijio ofiziala edo Estatu-erlijioa zen. Baina pixkanaka-pixkanaka erlijio ofiziala indarra galdu zuen, gauzak beste modu batean azaltzeko aukera eta beharra sortuz. Tarte horretan sortu zen filosofia.
-
Arrazoi ekonomikoa. Ka VIII. mendera aldera polis grekoak jendez gainezka zeuden eta arazo sozialak areagotu egin ziren. Honenbestez eta interes komertzialak zirela eta grekoek koloniaksortu zituzten. Koloniok polis batek antolatutako eta bidalitako kolonoek sortzen zituzten eta polis hari lotuta aritzen ziren, itsas-komunikazioaren bitartez. Kolonia hauek beste hiri grekoak bezela funtzionatzen bazuen ere metropoliarengandiko urruntasunak askatasuna errezten zuen. Kolonia hauen iharduera ekonomikoa merkataritzari lotuta zegoenez merkatarien garrantzia handitzen ikusi zuen, aristokraziarena murrizten zihoan neurri berberean. Gaur mendebaldeko Turkia denaren kostaldean zeuden kolonietan sortu zen filosofia. Jonian, alegia. Kontutan izan ezazu nabigazioak eta merkataritzak astronomia, matematika eta idazkera behar eta sustatzen dituela. Hala pentsamendu abstraktua garatu egiten da.
MITOTIK LOGOSERA
Zer dira mitoak?
Kaleko hizkuntzan mito hitzak badauka erabilerarik. Bitxia badirudi ere kontrako bi zentzu ditu. Alde batetik oso ona iruditzen zaigun zerbait deskribatzeko erabiltzen dugu. “Maradona futbol jokalari mitikoa da! Nola da posible zuk ez ezagutzea?” Bestalde gezurraren esanahia ematen diogu. “Yetiaren existentzia mito bat da.” Baina filosofiako eskolan mito hitzak beste esanahi sakonagoa dauka. Esanahi hori argitzen saiatuko naiz ondoren antropologiaren ekarpenetik abiatuta.
Mitoen definizioa
Mitoak jatorri ezezaguneko sinboloz beteriko narrazioak dira askotan, hau da, ez beti, sinesmen erlijiosoekin erlazionatuak. Mitoak mundua eta gizteria egun den moduan izatera nola heldu den azaltzen duen istorio sakratua da, ipuinak eta fabulak ez bezala. Hor datza erlijioarekin lotura, bada. Sinboloz beteriko narrazioak izatea ipunengadik eta kondairatik bereizten ditu mitoak. Ez dira Txanogorritxoren abenturak. Eta izango balira, istorioaren esanahia interpretatu beharra legoke. Istorio sakratuak direla esaterakoan kontatzen edo antzezten dituztenentzat sekulako garrantzia dutela esan nahi dugu. Berriz: ez dira pasadizoak edo anekdotak, gauza oso serioak baizik.
-
Forma. Mitoak kontatu edo dramatizatu daitezkeen kontaerak dira.
-
Edukia. Mitoen edukia sakratua da eta naturaz gaindiko edo alegiazko izakiekin lotuta dago.
-
Funtzioa. Mitoek funtzio anitzak betetzen dituzte. Garrantzitsuenetarikoak mundua, izadia, gizakiak, gizarte-instituzioak eta teknologia bezalako gaiei buruzko azalpenak ematea da. Beste garrantzizko funtzio bat portaera ereduizatearena da. Hau da, nola jokatu behar dugun azaltzen digute, eta zergatik. Jokabidea eta justifikazioa ematen digute eraberean.
-
Testuingurua. Mitoak erritoekin harreman estua daukate. Mitoak ez dira denborapasak, errito eta sineste erlijioso edo espiritualen parte baizik. Kontatzerakoan edo antzezterakoan bizia hartzen dute eta iraganeko gertaera garrantzitsuen lekuko bihurtzen gara.
Mitoen ezaugarri orokor batzuk
-
Mitoak kulturaren eramaile nagusiak dira eta beraien bitartez sinbolo sakratuak eraikitzen dira.
-
Naturaren indar kontrolagaitzen esperientzia eta azalpenei lotuta daude.
-
Istorio sakratuak kontatzen dituzte: naturaz gaindiko izakien ingurukoak, heroi boteretsuei buruzkoak (jainkoak, askotan).
-
Aintzinako, hasierako edo jatorrizko garaietan kokatzen diren gertakizunei buruzkoak izan ohi dira, eguneroko bizitzatik apartekoak, eta koindairak ez bezala.
-
Mito sakratuak honeko gaiei buruzko azalpenak ematen dituzte:
-
izadiaren izaera
-
gizateriaren jatorria
-
unibertsoaren jatorria
-
hil-ondorengo bizitza
-
espirituen eta jainkoen existentzia
-
heriotzaren, suaren, animali edo landareen jatorria
-
gizarte-instituzioen eta giza-fenomenoen zergatia: gerra, ezkontza, sakrifizioa, bidegabekeria, oinazea, etab. Orokorrean gizakia eta gizartea diren modukoak izatera nola heldu diren azaltzen dute.
-
Filosofia eta mitoak
Alde batetik mitoak gure espeziaren historia luzean zehar mundua eta gizakiari buruzko pentsamoldea osotu dute. Bere baitan izugarrizko garrantzia izan dute. Izan ere pentsakera mitikoa neurri batean edo bestean gure estruktura intelektualaren parte da. Historian mundua interpretatzeko eta ulertzeko modu alternatibo eta berriagoak diren filosofia eta zientzia sortu baditugu ere hauek ez dute pentsakera mitikoaordezkatu. Gure pentsamenduaren barne logika mitikoa da, eta filosofia eta zientzia horren gainean gehitu ditugun baliabideak dira.
Bestalde filosofia sortu zenean nolabait pentsakera mitikoari aurre egin behar izan zion. Filosofiaren ezaugarri berriak argiago adierazteko mitoaren kontra altxatu zen eta mitoa ordezkatzen zuela aldarrikatu zuen filosofiak berak. Mitoak ikuspegi zaharra baziren, ikuspegi berria garatzerakoan beztertu beharra zegoen.
Baina mendeen bueltan egindako filosofiaren historiaren analisiek normalean hasierako filosofoen bertsio hau mantentzen badute ere, onartu beharra dago hasierako filosofoek ere batzutan mitoak sortu zituztela beraien pentsamendua azaltzeko.
Gaur egun zientziak berak munduaren azalpenean lehentasuna edo esklusibitatea izan nahi du. Horretarako ez da bakarrik meritu propioetan oinarritzen; batzutan mundua interpretatzeko beste modu batzuk gaitzetsi egiten ditu. Benetako mentalitate zientifikoa duen pertsona, ordea, zabalik egon ohi da gizakion eta munduaren konplexutasuna onartzeko eta bizitzari aurre egiteko zientzia hutsa baino gauza gehiago behar direla aitortzeko.
Alegoria eta mitoen diferentzia
ALEGORIA
-Filosofoek erabiltzen dute fenomenoak azaltzeko.
-Intentzio pedagogiko-filosofikoa du.
-Narrazio hauek existitzen diren izaki eta elementuekin sortuta daude.
-Fidagarriagoa izan zitekeen mundua ulertzeko, izaki errealak erabiltzeagatik.
-Ideia abstraktuak dira irudien bitartezazaldu egiten direnak, Haitzuloaren alegoria bezala.
MITOAK
-Filosofoek aspaldian erabiltzen zituzten narrazio fantastikoak dira.
-Irudimenezkoa da, ez da arrazoiez sortua.
-Naturaz gaindiko botereak zituzten pertsonaiak parte hartzen zuten. (Jainkoak, heroiak, munstroak…)
-Indar naturalak pertsonifikatu eta gainditu egiten ditu.
-Ezin da kuestionatu.
“El equipo más
profesional con el que he trabajado. Son los mejores”.
Karen Gómez
HAITZULOAREN ALEGORIA
"Kontu egizu, bada, sarrera luzea duen lurpeko bizileku bat, argitara zabalik dagoena. Bertan gizakiak umetatik bizi dira, zangoetatik eta lepotik lotuta. Halatan, geldirik daude, aurrerantz besterik begiratu ezin dutelarik, lokarriek ez baitiote burua jiratzen uzten. Haien atzealdean, urrutitik sute baten argitasuna atzematen da, eta gorago, sutearen eta atxilotuen artean, bide gora bat. Bidean barrena, ohartu beharko duzu hesia eraiki dela, titiriteroak ikusleengandik bereizteko jarri ohi denaren antzekoa, zeinen gainetik txotxongiloak agertzen baitituzte."
Asmo pedagogiko-filosofikoko alegoria da, ez mito bat, Platonen idazkietan ez baitago islatuta ez beste inongo lan zaharretan, ezta mitografoen artean ere.
