FILOSOFO AURRESOKRATIKOAK

Mendebaldeko lehenengo filosofoak izan ziren. Miletotarrak, Europako lehenengo zientzialari bilakatu zirenak, Jainkoen aipamena alde batera uzten hasi ziren, eta gauzen zergatiaren galderei erantzun berriagoak asmatzen ahalengindu ziren. Mitoetatik logosera pasatu ziren ARKHÉ (lehen printzipioa, gauza guztien printzipioa) izeneko kontzeptua sortuz; mundua azaltzeko, ulertzeko eta arautzeko. Arkhétik gauza guztiak datoz eta gauza guztiak bueltatzen dira; hau da, gauza guztien sarrera, kausa eta sustratua da. Ezaugarriak:
-
Beharrezkoa.
-
Aldaezina.
-
Betierekoa.
-
Ikusezina.
FIlosofo aurresokratiko bakoitzarako, arkhéa desberdina da:
-Anaximandro: Apeiron. -Anaximenes: haizea.
-Parmenides: Izatea. -Anaxagoras: arrazoia (NOUS).
-Heraklito: sua. -Demoklito: atomoa.
-Tales: ura.
Lehen printzipio logiko-metafisikoa
Ezeretatik ez da ezer sortzen. Hortik arkhéaren beharra. Gertaeren gaineko ikuskerak zentzumenei jaramonik ez egitea dakar, informazio kontraesankorra ekartzen baitute, eta arrazoimenari lehentasuna ematea.
-
Heraklito Efesokoak (K.a. 535-475) ez du elementu berezirik behar existitzen den guztia azaltzeko; Guztia jario iraunkor bat da: “Dena etengabeka jarioan dago". Dena mugimenduan dago, eta ezerk ez du betiko irauten. Naturaren legea aurkakoen arteko borroka da, baina, hala ere, naturak badu barne-oreka dinamikoa: Ezin gara ibai bateko ur berberean bi aldiz bainatu, sartu eta gero ur “berriak” datozelako. Hala ere, ibai bera da: funtsezko batasuna dago. Heraklitok pentsatzen zuen aldaketa guztiak zuzentzen dituen lege unibertsal bat (logos) dagoela, Zentzumenetik datorren guztia ez da faltsua, baina ulertu egin behar da: adimenak bakarrik bil lezake haren funtsezko batasuna.
-
Parmenides Eleakoaren (K.a. 544-450) pentsamendua Heraklitorenaren kontra-kontrakoa da. Parmenidesen ustez, adimenak ezagut era arrazoitu dezan, beharrezko bidea kontraesanik gabe aritzea da, Baina zer ondorio atera zen printzipio horretatik? lzatea bada eta hutsa ezereza, ez-izatea ez da ezer. lzateak ez du hasierarik; noizbait hasi izan balitz, ezer izango ez zatekeen unea gerta zitekeen. Baina hori ez da posible: ezerezetik ezin da ezer eratorri. Ez-izatetik ezin da izatea sortu; beraz, izatea betikoa da, eta aldaezina. Aldaezina, zergatik? Aldaketak hurrengoa adierazten duelako: orain honelakoa dena izateari uzteko, eta beste edozer izan baino lehen, ez-izatetik igaro behar da.